XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordun pentsatu nun: Lesaka'n badira bi edo iru kordionista, ta oriek agitz ongi bizi dira, beti bodatan, bataiotan eta bestetan.

Ta pensatu nun kordiona ikasi biar nula.

Goiza alletu zenian, gosaldu eta aitari deus erran gabe, beraren kordiona artu ta asi nintzen prueba egiten.

Ez nun posible izandu deus ere yotzia, nere aitaren kordiona zelakoz diatónico erraten diotena, oraingo trikitixa bezalakoa.

Bañan Lesaka'n bazen gizon bat, Ramon Sanjurjo, zapaterua, kordiona yotzen zuna.

Arek zun pianoko kordiona.

Yoan naiz bere tallerrara ta erran diot: - Ramontxo, utziko didazu kordiona prueba bat egiteko?.

Ta erran zidan: @- Andria ta kordiona ezta iñori utzi biar!.

Ta nik erran nion ordun: - Ni yoanen naiz etxera eta ekarriko dut zerbait ere!.

Yoan nintzen etxera, sartu naiz aitaren kuartuan, ta asi naiz bere trajerik obenian billatzen bolsetan, ia zerbait ere arrautzen nun.

Ta txaleko batian billatu nun duro bat zillarrezkua.